Gure inguruko zein atzerriko hirietako bizikletazko mugikortasuna positiboki hazten doala esan daiteke. Bizikletaren erabilera hazten dabil bai kirola egiteko, aisialdirako, zein garraiobide bezala eguneroko zereginak egiteko. Istituzio asko ere bizikletaren eguneroko erabileraren aldeko apostua egiten ari dira, bizikletak gure gizarteari ekar diezazkiokeen onurak ikusirik.

Bizikleta eta honen erabilera, beste gauza batzuen artean, gizartearen aldaketa sozial jasangarri baterako erraminta bezala ikusten dugu BAIBIKEn. Horretarako, bizikletaren mugikortasuna bultzatzera zuzenduriko ekipamendu, ikastaro eta zerbitzu desberdinak eskeintzen ditugu.

BISIOA

Bizikletaren eguneroko erabilpenak dakartzan onurak era askotarikoak dira, bai kirol erabilpen aldetik, aisialdi gisa edo garraio alternatibo bezala. Kutsadura eta osasunarekin loturiko onurak nabarmenak dira, baina toki bakoitzeko kultura edo gizarteak berak beste onura asko izkutatzen dizkigute barrera sozial, kultural eta teknikoen erruz. Beste herrialde batzuetan iada atzean utzi dituzte barrera edo oztopo hauek, utz ditzagun alde batera geuk ere!

MISIOA

Bizikleta erabiltzaileen esperientzia hobetzea, bizikletaren erabilera bultzatu eta hobetzeko. Horregatik eta ahalik eta ekipamendu eta zerbitzu egokienak eskeini asmoz, beti gabiltza soluzio, teknologia eta diseinu berritzailleen bila.

BALOREAK

Inguru sozial eta ekologikoarekin loturiko Berrikuntza eta Konpromisoa.