Tool Stand

 
 

Bizikletentzako autoreparazio estazioa, bizikletaren erabiltzaile orok bere bizikletaren oinarrizko konponketak egin ahal izateko.

Ekipamendu honek eskeintzen duen zerbitzua gurpilak puzteaz aratago doa, bizikleta mugikortasunaren arloan ezezagun eta berritzailea izanik, txirrindulari eta ez txirrindularien atentzioa deitu eta bizikletaren erabileraren aldeko kontzientziazio lana ere egiten abit du. 

Zuen beharrizanetara egokitzen den aurrekontu bat jaso nahi izanez gero, idatzi zuzenean helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

FITXA TEKNIKOA 

 

POSIZIOAK

Bizikleta mota desberdinetara egokitu eta erabilpen eroso bat eskeini asmoz, bizikleta bi posizio desberdinetan zintzilikatzea ahalbideratzen duen bi beso ditu ekipamenduak.
 

ERRAMINTAK

Gure bizikletei egin beharreko konponketak egin ahal izateko, 9 erraminta ditu ekipamenduak: bi desmuntagarri, destorniladore lau eta izarra, allek-kita, radioentzako giltza, 8-9-10-11 giltza finkoak eta giltza ingeles bat.
 

 

QR KODEAK

Ekipamenduek QR kodeez daude ornituak eta hauek gure smartphone/tabletekin irakurrita, bizikletaren inguruko erabilera, mekanika eta mantenuari buruzko aholku, jarraibide eta manual desberdinez osaturiko LIBRERIA batetara sar gaitezke. 
 

KOLORE AUKERAK

Ekipamenduak altzairu galbanizatuzkoak dira eta estaldura berezi bat dute egoera latzenen aurrean ere ondo erantzuteko. Pertsonalizatu ezazu zure ekipamendua nahi duzun kolorean!